Barne Indarra (Star Wars)

Barne Indarra George Lucasek sortutako Star Warsen unibertsoan, Sith eta Jediei euren boterea ematen dien elementu metafisikoa da. Existitzen diren gauza guztiek sortutako energia eremu metafisiko bat da, alde guztietan dagoena ("gauza bakoitza" musika partitura interpretatzen duen musikari bakoitzaren parekoa da). Eremu horrek unibertso osoa eta bertan dagoen guztia hartzen du. Unibertsoko indarra da, eta galaxia elkartuta mantentzen duena.

Jedi eta Sithek euren gorputz eta adimenarekin erabil eta kontrola dezakete barne indarra, hala, telekinesia, iragarmena, kontrol mentala, erreflexuak eta abiadura handitzea bezalako trebeziak eta beste ahalmen psikologiko eta fisiko batzuk lortuz. George Lucas Japoniako sintoismoa eta zeltena bezalako erlijioetan oinarritu zen. Jedi zaldunak barne indarra menperatzen duten jakintsuak dira, eta zelten eta budisten tradizioetako heroiak gogorarazten dituzten elkartearen zerbitzurako eta izpirituzko bokazioa duten gerlariak dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy